XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jende hek loriatu ziren, eta zalu ahantzi zituzten goizeko kechamenduak oro.

Eta nola ez baitzakiten deuseren gordetzen, Jesusek suarekin bihitu zituela ogiak heienganik jakinik, auzo batzuek su eman zioten, hek ere beren ogieri, eta... beren ogi guziak erre.

Bertz'aldi batez, jende zahar batzuen gana joan ziren, Jesus eta Jon Doni Petri, gaua heien etchean iragan behar zutela; eta hala egin ere zuten.

Biharamunean, urruntzearekin, jende hoieri, galdegin zioten Jesusek: zer ari behar ziren egun hartan? - Eta ihardetsi zioten bokata puchkila bat behar zutela churitu.

-- Jesusek orduan: Goizean hasi lanak iraun dezauzuetela arrats arte!.

- Bai, urrun da segurki arrats arte huntako lanik izanen baitugu.

Puchketeria zerbait dugu doi doia.

- Jesusek berriz: Ene hitzak izan dezala podore!.

Eta hori erran eta joan ziren....

Jende gaicho hek bokata churitzen hasi, eta bethi athera, bethi athera, arrats arteko lana izan zuten, eta arratsean, mendia bezen gorako oihaleria bazuten, ez baitzakiten gehiago nun koka hura guzia.